http://youtu.be/ff0K-D7rCsk
Ezkerretik hasita, Pedro Lizarriturri, Natalia Vahl, Joxe Mari Larramendi eta Anjel Irastorza. Aritz Mutiozabal
Asteazkenean izango da ZarautzOn taldeak antolatutako AstearteOn zikloaren azken ekitaldia. Zientzia eta teknologiari buruzko jardunaldiei amaiera borobila emateko
Mercados de futuros lana eskainiko dute Modelon, 19:00etan. Besteak beste, krisiari erreparatzen dio, eta hori eragin duten aspektuak erakutsi. Harago, "kontsumoaren ametsaren amaiera" islatzen du. Antolatzaileek adierazi dute ikus-entzunezko hori ez dela "ohiko aretotan" ematen, oraindik ez dutela Bilbon edota Donostian estreinatu, eta horrenbestez "luxuzko" ekitaldia izango dela. Zuzendaria eta gidoilaria, Mercedes Alvarez eta Arturo Redin bertan izango dira, gainera, emanaldiaren osteko solasaldian herritarren galderak erantzuteko. Mikel Gurpegi zinema kritikariak aurkeztuko du.
Elkarteko kideek udaberriko ziklo horri buruzko balorazio "positiboa" egin du. Zientziari eta teknologiari buruzko jakintza zabalduz, pertsonen garapena bultzatzea helburu duten bost saio eskaini dituzte—lau hitzaldi eta asteazkeneko filma— guztira, eta herritarren aldetik "harrera ona" izan dute. Zehazki, batazbeste 70 lagun elkartu dira saioko, salbuespen batekin: hilaren 28an Fidel Delgado psikologo klinikoak eskainitako
Norbere buruaren ezagutza hitzaldiak 300 pertsona erakarri zituen.
Ekitaldi horiek bazkide gehiago biltzeko aukera ere eman diete, gainera. Hasieran bederatzi lagunek osatzen zuten taldea, eta egun 19 pertsona biltzen ditu. Interesa dutenek 688-674193 edo 652-702442 telefonoetara deitu dezakete taldeari buruzko informazio zabalagoa jasotzeko eta izena emateko.
Udaberriko ziklo "arrakastatsuaren" ostean, udan indarrak berritu eta udazkenean ekingo diete berriz ere jardunaldiei. "Buruan hainbat ideia" duten arren, zehazteke dute egitaraua.