Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
"Ez ditugu gertakari hauek ulertzen eta lekuz kanpo daudela deritzogu, iritzi eta ikuspegi ezberdinak mahai baten inguruan bildu eta eztabaidatu behar baitira". Zarauzko Udal Gobernuak asteazkenetik ostegunerako gauean golf zelaian izandako kalteak gaitzetsi ditu adierazpen horiekin.
Atzo "gertakarien berri izan bezain laster" udal ordezkaritza bertaratu zen gertatutakoaren berri izan eta kaltetutakoei kezka eta laguntza adierazteko.
2013ko abenduan Zarauzko Udalak eta Real Golf Club elkarteak errenta kontratua eguneratu zuten, eta hala, urteko 41.619,60 euro ordaindu beharko dio elkarteak udalari—1916tik 1,5 euro ordaintzen zuen urtero elkarteak 57.805 metro koadroko lur zati publikoa erabiltzeagatik— . Kontratua 2016ko otsailean amaituko da. Ordurako, eremu horrek aurrerantzean izango duen erabilerari buruzko eztabaida herritarrekin gauzatuko du udalak.