Izena eman daiteke Urrestillako XIII. San Joan Herri Kroserako

Urola Kostako Hitza 2014ko ekainaren 6a

Urrestillako sanjoanak gerturatzen ari dira, eta horien barruan herri kros lasterketa egingo dute ekainaren 14an. Urrestillako festa batzordeak antolatzen du, eta adin guztietako lasterkariek hartuko dute parte. Aurrez izena ematea doakoa da maila guztientzako korrikalarientzat herrikrossa.com webgunean. Lasterketa egun berean, aldiz, jubenilek, seniorrek eta beteranoek 5 euro ordaindu beharko dituzte (enparantzan). Aurreko urteko krosaren une bat (Onintza Lete Arrieta/Hitza). Maila guztietako lehenengo hiru sailkatuek garaikur bana jasoko dute, eta haur guztiei domina eta oroigarri bana emango zaie. Parte-hartzaile guztien artean ondorengo opariak zozkatuko dituzte: Juan Cruz Harategiak eskainitako txuletak, gazta, Zabala Sagardotegiko sagardoa eta Auntxe Erretegian afaria. Lasterketen ordutegia - 17:00etan: 0 urtetik - 8 urtera arte (2. maila). 200 metroko ibilbidea. - 17:15ean: benjaminak (3-4 mailak). 550 metroko ibilbidea. - 17:30ean: alebinak (5-6 mailak). 950 metroko ibilbidea. - 17:45ean: infantilak (DBH 1-2 mailak). 1.190 metroko ibilbidea. - 18:00etan: kadeteak (DBH 3-4 mailak). 2.300 metroko ibilbidea. - 18:00etan: jubenilak. 4.500 metro luzeko ibilbidea. - 18:00etan: seniorrak. 8.850 metro luzeko ibilbidea. - 18:00etan: beteranoak. 8.850 metro luzeko ibilbidea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide