Online marketina eta enpresen nazioartekotzea hizpide izango dituzte udal ekartean

Aiora Larrañaga Solabarrieta 2014ko ekainaren 6a

Ekainaren 12an, datorren asteazkenean Online marketina nazioarteko tresna estrategikoa al da? gaia landuko dute Urola Kostako Udal Elkartean. 09:00etatik 14:00etara izango da saioa eta eskualdeko enpresei dago zuzendua. Hitzaldia 2014rako udal elkarteak enpresen nazioartekotze eta dibertsifikazio proiektuak landu eta garatzeko antolatu duen hitzaldi zikloaren barruan antolatu dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide