Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Oraingoz, Urola Kostako lau mila pertsona baino gehiagok du giza katerako metroa erosita.
- Aizarnazabal. 40 lagun inguruk eman dute izena Gure Esku Dago giza katean, eta autobus bat antolatu dute bertara joateko. 47. kilometroan egongo dira aizarnazabaldarrak.
- Azkoitia. 399 azkoitiarrek erosi dute giza kateko metroa (16 urtetik beherakoek ez dute erosi). 45. kilometroan izango dira. 09:15 eta 09:30ak artean aterako da autobusa Eroski txiki aurretik.
- Azpeitia. 1.407 lagunek izena eman dute. Antolatzaileak oraindik ere autobusen antolaketa zehazten ari dira. Autobus artikulatuak lortzen badituzte 5 autobus antolatu dituzte; bestela, 10 autobus normal. Horietako bat Errezildik irtengo da. Azpeitiarrak 45. eta 46. kilometroetan egongo dira.
- Getaria. 400 getariar inguru joango dira. 340 lagun sei autobusetan joango dira, eta gainontzekoak ibilgailu partikularretan. 47. kilometroan egongo dira getariarrak, zumaiarrekin batera.
- Orio. 200 lagun inguruk eman dute izena, eta hiru autobus antolatu dituzte. 42. kilometroan izango dira oriotarrak, zarauztarrekin batera.
- Zarautz. Mila pertsona inguru joango da Zarauztik, eta 21 autobus antolatu dituzte. 42. kilometroan izango dira zarauztarrak.
- Zestoa. 400 zestoar inguruk parte hartuko dute giza katean, eta zazpi autobus antolatu dituzte. Antolatzaileek zehaztu dute autobusa 09:00etan irtengo dela Gurutzetik.
- Zumaia. 515 lagunek erosi dute metroa Zumaian, eta denera 9 autobus antolatu dituzte Gure Esku Dago-ko kideek. 47. kilometroan izango dira zumaiarrak, getariarrekin eta aizanarzabaldarrekin batera.