Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gazteek antzerkia ezagutuko dute udaleku berezi hauen bidez. Egunero antzerkitxoak landuko dituzte inprobisazioaren bidez, pertsonaiak sortuz. Halaber, gorputza, ahotsa, mugimendua landuko dituzte, eta batez ere, ondo pasatzeko, taldekideekin harremanak sendotzeko eta talde lana indartzeko balioko dute. "Bere sormenari bidea eman eta bizitzarako garrantzitsuak diren tresnak landuko ditugu", aurreratu dute arduradunek, Patxi Santamariak eta Inazio Tolosak. Antzerkiko "rol guztiak" jorratuko dituzte: gidoia landu, pertsonaiak banatu eta prestatu, dantzak eta musika, eszenatokia landu, arropa, makillajea eta emanaldia eskaini. Ikuskizuna, gainera, bideoz grabatuko dute.
Bi txanda egingo dituzte: bata ekainaren 30etik uztailaren 11era eta beestea uztailaren 14tik 25era. Udalekuak astelehenetik ostiralera izango dira, goizez, 10:00-13:00 bitartean, Antonianon edota Orokietan (txandaren arabera). 105 euro balioko du. Informazio zabalagoa eskuratu nahi dutenek 656-719256 telefono zenbakira deitu dezakete.