Eneko Salabarriak irabazi du Zarauzko Prebentzio sailak antolatutako itsaskor lehiaketa

Urola Kostako Hitza 2014ko ekainaren 5a

Zarauzko Prebentzio sailak festetan alkohol gehiegi edatearen kontra itsaskor lehiaketa antolatu du. Horren helburua gehiagizko kontsumoarekiko gogoeta egitea eta gaiarekiko sentsibilizazioa bultzatzea da. Eneko Salabarria Gonzalezen lanak irabazi du lehiaketa, eta irudi hori jaietako egitarauak apaintzeko erabiliko dute. Bestalde, sanpelaiotan ere banatuko dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide