Urrezko Aizkorako finala jokatuko da larunbatean Azpeitian

Olatz Prat 2014ko ekainaren 5a

Otaño Larunbat honetan jokatuko dute Azpeitian Urrezko Aizkorako Banakako Txapelketa. 19:00etan hasiko da jaialdia, Izarraitz pilotalekuan. Hiru mailatako aizkolariak ariko dira lehian: gaztetxoak, gazteak eta nagusiak edo urrezko mailakoak. Gaztetxoenen lehia joan den asteburuan Murgian erabaki zen; izan ere, Julen Larrea III.ak kanpoan utzi zuen Joxean Etxeberria II.a. Beraz, Larrea III.ak Iker Vicenteren aurka neurtu beharko ditu indarrak etzi. Gazteen mailan, hiru izango dira lanean ariko direnak: Ander Erasun, Ruben Saralegi eta Eneko Otaño beizamarra.  Urrezko Aizkora saria eskuratzeko nagusien mailan ere hiru izango dira lehian ariko direnak: Urrezko Aizkora zortzi aldiz irabazi duen Floren Nazabal etxarriarra, Jon Rekondo leitzarra eta Aitzol Atutxa dimarra.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide