Herritarrek metroak egin ditzazkete Klikmetroak zirkuitu birtualean

Aiora Larrañaga Solabarrieta 2014ko ekainaren 4a

Kilimetroak aurkeztu dute Joseba Orella eta Eñaut Telleria 2014ko Kilometrotako koordinatzaileek. (Egilea: Aritz Mutiozabal) Erria Txikota! leloak Orio, Urola Kosta eta Gipuzkoa osoa hartzea nahi dute 2014ko Kilometroak Jaiko arduradunek. Horretarako, Klikmetroak ekimena abian da gaurtik aurrera klikmetroak.kilometroak.net webgunean. Proiektuak 5.632 metroko zirkuitu birtuala du oinarrian eta antolatzaileen asmoa herritar bakoitzak metro bat egitea da. «Horretarako Egin metro bat! atalean Twitter, Facebook edo e-postaren bidez izena eman dezakete herritarrek eta norbanako bakoitzak esaldi bat idatzi eta argazki bat zintzilikatzeko aukera izango dute metroa egitean» azaldu du Kilometrotako kooordinatzaile Eñaut Telleriak. Helburua herritar bakoitzak metro bat egin eta ibilbide birtualari ahal bezain itzuli gehien ematea da. Klikmetroak ekimenak bi helburu ditu. Alde batetik, herritarren partehartzea bultzatu nahi dute eta bestetik, merkatari, elkarte nahiz enpresek 2014ko Kilometroak Jaiari laguntza ematea ahalbidetu nahi dute. Izan ere, herritarrek metroak egin ahala, babesleek metro horiek diruz lagunduko dituzte. «Metro eta babesleen arteko oreka lortu nahi dugu; horregatik, metroak babestuta daudenean argitaratuko dira webgunean. Metroa egin duen lagunaren izena, argazkia eta esaldia agertuko dira alde batetik eta metroa babestu duen enpresaren logotipoa bestetik» zehaztu du Telleriak. Ildo horretan, Kilometrotako arduradunek uste dute publizitate euskarri hau egokia izan daitekeela merkatari eta enpresa txikientzat. «2 metro babestea esaterako 25 euro kostako da. Diru kopuru handirik inbertitu gabe Erria Txikota! Kilometroak 2014 Jaia babesteko bidea da Klikmetroak».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide