Epaileak 'Egunkaria'-ren auzi ekonomikoa artxibatu du

Urola Kostako Hitza 2014ko ekainaren 4a

[caption id="attachment_98041" align="aligncenter" width="212"]Iñaki Uria da Egunkaria-ren auzi ekonomikoan auzipetutako eskualdeko bakarra. Aritz Mutiozabal Iñaki Uria da Egunkaria-ren auzi ekonomikoan auzipetutako eskualdeko bakarra. Aritz Mutiozabal[/caption] berria.info Joxe Mari Sors, Mikel Sorozabal, Fernando Furundarena, Ainhoa Albisu, Begoña Zubeltzu, Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria eta Txema Auzmendiri leporatutako ustezko delituak preskribatuta daudelako, Egunkaria-ren auzi ekonomikoa itxi du epaileak. Joan den apirilaren 7an  auzi horren aurretiazko saioa egin zuten, Donostian. Kasua artxibatzeko eskatu zuten defentsak, auzia preskribatuta dagoela esanez. Aldiz, fiskalak zigor eskaerei eutsi zien, eta ahozko epaiketa egiteko eskatu zuen. Epaileak auzipetuek izan zezaketen erantzukizuna amaitutzat eman du, eta ondorioz kasua artxibatu du. Orain fiskalak bost eguneko epea izango du apelatzeko. Horrek akusatuentzat 128 urteko espetxealdia —9 eta 18 urte artekoak— eta 221 milioi euroko isunak eskatzen ditu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide