Gaur hasiko dira Zarautzen sanpelaioetako haurren danborradako saioekin

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2014ko ekainaren 4a

Hilaren 25ean, San Pelaio bezperan egin ohi da haurren danborrada. Bertan Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailetako ikasleek hartzen dute danborrada horretan; LHko 2. mailakoek desfilatu egiten dute, soilik. Ekintza horren helburua haurrak festaren parte izatea da eta herritar sentiaraztea. Hori dela eta, danborradan parte hartzera gonbidatu ditu Zarauzko Haur Kultur Taldeak. Zuzendari izan nahi dutenak—LH 5. eta 6. mailakoak— gaur eta bihar elkartuko dira entseatzeko, Gaztelekuan 17:45-18:30 bitartean. Danbor-joleek eta zuzendariek elkarrekin entseatuko dute hilaren 9, 10, 11, 16, 16, 17, 18 eta 19an, ordu eta leku berean. Desfilean parte hartuko duten haurrek ez dute entseguetara joan beharko. Haurrek eskolaz kanpoko ekintzaren bat izanez gero, eta ondorioz entsegu guztiera joaterik ezin badute ere, parte hartu ahalko dute danborradan. Hala ere, ahal izanez gero bertaratzeko eskatu dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide