Gabanes Oroimenezko V. Pilota Txapelketa hastear da. Ostiral arratsaldean jokatuko dituzte finalerdiko partidak, 18:00etan hasita, Frontoi Txikin; eguraldi txarra eginez gero, Zinema pilotalekuan (Gaztelekuan) jokatuko dute., Urtero bezalaxe, Zarautz Kirol Elkarteko pilotari gazteek izango dira txapelketa honetako protagonistak, txapelketako parte-hartzaileak; hau da, kadete, infantil eta alebin mailako etxeko pilotariak.
Gaztetxoak gogotsu jardun dute negu partean entrenatzen, eta orain ikasitakoa jende aurrean erakusteko aukera izango dute. Kanporaketa gainditzen dutenek ekainaren 20an jokatuko dute finala; toki eta ordu berean. Finalak jokatu ondoren, gaztetxoek merezitako saria jasoko dute.
Bestalde, ekainaren 28an, sanpelaioetako astearen barruan, Sebastian Aristi Oroimenezko XXV. Jaialdia izango da. Hori ere Frontoi Txikian jokatuko da, eguerdi aldean; bertan herriko pilotariak eta afizionatu nagusi mailako lehen mailako pilotariak ariko dira lehian.