Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Orioko Gure Esku Dago taldeko kideek jakinarazi dute igandean giza-katera joateko Oriotik aterako diren autobusak dagoeneko bete direla. Beraz, norbaitek izena emanda badauka giza katerako, baina autobuseko txartelik ez badu erosi, Rosi Lazkanorekin jarri behar du harremanetan 671 070 569 telefono zenbakira hots eginda. Horretaz gain, antolatzaileek jakinarazi dute igandean autobusera txartelarekin azaldu behar dutela herritarrek.