Pedalei eraginez dator ekaineko Baleike

Baleike 2014ko ekainaren 4a

Kalean da dagoeneko ekaineko Baleike aldizkaria. Oraingoan Aitor Olaziregi eta Arritxu Iribar ekarri ditugu azalera: “Ama-semea, gurpil berean”. Txirrindularitza da bien pasioa. Amak afizioa ogibide du, kirol kazetaria baita Euskadi Irratian, bereziki txirrindularitzan aditua; semeak afizionatuen tropelean egin du debuta aurten, egunen batean profesionaletara iristeko ametsarekin. Horrez gain, Balenciagak egindako ontziak munduko zein txokotan dabiltzan argitu digute Gontzal Torrek eta Imanol Azkuek; Zumaiako Gure Esku Dago taldearekin hitz egin dugu ekainaren 8ko ekimenaz; eta Baleikeren 20. urteurreneko ospakizunen iragarpena eta Josu Manzisidorrek magnolioari idatzitako bertsoak ere bildu ditugu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide