Euskadiko Txapelketako finaleko bigarren partidan 17-10 irabazi dio Gasteizen Arabako txapeldun Mendebaldea taldeari. Aurrez Bizkaiko txapeldunari ere irabazi zionez, Pulpoko infantil mailako neskek denboraldia txapelarekin borobildu dute. Jubenil mutilek ere Gipuzkoako Kopa irabazi dute. Emaitza ikusita pentsa daiteke erraz nagusitu zirela zumaiarrak, baina ondo kostatako garaipena izan zen Gasteizen lortutakoa. Lorpen bikaina neskek lortutakoa. Jubenil mailako mutilek ere oso ondo amaitu dute denboraldia. Euskadiko txapeldun izan eta Espainiako Txapelketako fasea Zumaian jokatu ondoren, Gipuzkoako Kopa jokatu dute azken jardunaldietan. Finalean 22-9 irabazi diote Bidasoari aurrena eta 18-16 Tolosari. Denboraldian 30 partida baino gehiago jokatu dute eta bakarra galdu, Anaitasunaren aurka.