Bi film emango dituzte ostiralean Zarauzko Modelon, Rockumentalak! zikloaren barruan

Urola Kostako Hitza 2014ko ekainaren 3a

I love Rock elkarteak antolatutako Rockumentalak! zikloaren barruan bi film eskainiko dituzte ostiralean: Charlie Is My Darling  eta  Big Easy Express. Idoia Rodrigezek aurkeztuko ditu, Irungo Bloody Mary disko dendako sortzaileetako batek. Horrez gain, 30 urte daramatza Rodrigezek dj lanetan. 22:00etan izango da eta sarrerak 5 euro balioko du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide