Egoera larrian dauden enpresak lagunduko dituzte Garaituz programaren bidez

Aiora Larrañaga Solabarrieta 2014ko ekainaren 3a

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Garapen Elkarteak eta Gipuzkoako Garapen Agentziek–tartean Urola Kostako Udal Elkarteak– Garaituz programa abiatu dute. Egoera larrian dauden baina bideragarriak izan daitezkeen Gipuzkoako enpresei laguntzea da helburua. Gipuzkoako 100 enpresa txiki eta ertaini emango diete laguntza. Laguntzarekin honakoa egingo dute: bideragarritasun azterketa sakona egin, arazoak zehatz-mehatz identifikatu  eta ekintza plan bat prestatu eta martxan jarri. Urola Kostako Udal Elkarteak azaldu duenez, finantza erakundeek eta aholkularitza zerbitzuek hartu-eman estua izaten dute enpresekin, eta horregatik garrantitsua iruditzen zaio horiek ere programaren berri izan eta egoera larrian dauden enpresei ekimenaren berri eman ahal izatea. Programaren inguruko informazioa nahi duten eragileek eta enpresek 943-890808 telefono zenbakira hots egin eta Aintzane Ruesgasengatik galdegin dezakete, edo enpresa@urolakosta.org helbidera idatzi.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide