Azpeitiko jubilatuen Xoxoteko egunerako ibilgailuak behar dituzte

Urola Kostako Hitza 2014ko ekainaren 3a

Ekainaren 28an Azpeitiko jubilatuek Xoxoteko eguna ospatuko dute eta urtero bezala, Azpeitiko Udalak eta Baigera elkarteak deialdia zabaldu nahi dute egun horretan jubilatuak Izarraizko tontorrera eramateko mendi ibilgailuak behar direlako. Horregatik, mendiko ibilgailua edo land-rover gisako autoak dituztenei dei egiten zaie egun horretan jubilatuak garraiatzeko prest baleude, lehenbailehen Baigera I-ean izena ematera, edota Udaleko Gizarte Zerbitzuetara joan edo dei dezatela 943-815171 telefono zenbakira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide