'Artzape' aldizkariaren aldeko mus txapelketa jokatuko da ostiralean

Urola Kostako Hitza 2014ko ekainaren 3a

Ostiralerako Artzape aldizkariaren aldeko Getariako IX. Mus Txapelketa antolatu dute, lau errege eta lau usteletara. 21:00etan hasiko da txapelketa Berdura Plazan, baina lehian parte hartu nahi dutenek 20:00etatik aurrera izango dute Berdura Plazan bertan izena emateko aukera. Txapelketan parte hartzeko baldintza bakarra 18 urtetik gora izatea da; bikote parte-hartzaile bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu izena ematen duen mementoan. Getariako IX. Mus Txapelketa irabazten duen bikoteak 200 euro, txapela eta txakolina jasoko ditu. Bigarren postuan sailkatzen direnek 100 euro eta txakolina eskuratuko dituzte eta 3. eta 8. postuen artean sailkatzen diren bikote guztiek saria izango dute. Giroa, Taxko, Mahasti, Harralde, Getaka eta Amona Maria tabernek afariak edota hamaiketakoak eskaini dituzte txapelketako saridunen artea banatzeko. Bestalde, antolatzaileek jakinarazi dute parte-hartzaile guztien artean zozketa bat egingo dutela.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide