[caption id="attachment_97913" align="aligncenter" width="300"]

Salberdin parkean eraiki dute Arima etxea[/caption]
Maiatzaren 24an inauguratu zuten Arima, Sarbeldin parkean eraiki duten Afrikako etxea. Herriko haurrek egin dute, Ari Arkitektura taldeko kideekin batera. Orain egun batzuetan bertan biziko diren boluntarioen bila dabiltza. Interesa dutenek 943-132704 telefono zenbakira deitu dezakete edota
nolabizidirensenegalen@gmail.com helbidera idatz dezakete.
Horrez gain, bertan hainbat ekitaldi egingo dute datozen egunetan. Ostegunean, esaterako, Mahmoud Traorek
Partir para contar (
Abiatu, kontatzeko) liburua aurkeztuko du Arima etxean. Senegaldar horrek 19 urterekin utzi zuen bere herrialdea. Liburuan 2005ean Ceutako hesiraino eraman zuen "basakeria, estortsioa, eta bidaia ausarta" kontatzen du. 19:00etan hasiko du aurkezpena.
Datorren ostegunean, hilaren 12an, ordu berean, Fernando Rojok, Aitor Azpirozek, Agurtzane Belaunzaranek eta Eneko Solabarrietak Afrikara egindako bidaietan jasotako bizipenak kontatuko dituzte. "Gertutasunez eta gizatasunez betetako esperientziak mahai inguruan".
Hilaren 19an, berriz, Ceuta eta Melillari buruz ariko da, eta gune horretan legerik baden ala Europako Batasuneko politika migratorioen ondorioa den erantzungo du, besteak beste.
Horren guztiaren inguruko informazio zabalagoa eskuratu nahi dutenek ondorengo webgunea bisita dezakete:
http://www.nolabizidirasenegalen.com