Komentuko aterpetxea urte osoan erabili ahal izateko lanak hasiko dira

Baleike 2014ko ekainaren 3a

Ekainean zehar egingo dira lan handienak, uztailean eta abuztuan erromesek erabiltzeko moduan egon dadin. Irailean hasiko dira lorategi eta baratze publikoa prestatzeko lanak. Arritokieta kalera ematen duen horman ate bat zabalduko da, sarrera modura.Uda partean Donejakue bideko erromesentzako aterpetxe izaten da Komentua, baina bestela urte osoan ez dago erabilgarri. Udalak urte osoan zabalik mantendu nahi du eta horretarako azpiegitura egokitu eta txukuntzeko lanak egingo dira. Guztira 20 bat gela prestatuko dira. Gipuzkoako Foru Aldundiaren baimena jaso da eta lanak ekainean bertan hasiko dira –udal langileen brigadak egingo ditu lehen lanak–. Uztailean erromesei zabaltzerako lan handiena egina egongo da. Behin lanak amaitutakoan, lehiaketa publikora aterako da aterpetxearen kudeaketa. Aterpetxearekin batera, lorategia eta baratzea erabilera publikorako prestatuko dira. Irailean hasiko dira lanak. Baratzea inguratzen duen harresian ate bat zabalduko da Arritokieta kaletik. Aterpetxerako sarrera ere hura izango da aurrerantzean.    

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide