Aita Mari kalean obrak egingo dira udazkenean

Baleike 2014ko ekainaren 3a

Lur azpiko zenbait garajetan hezetasun arazoak daude eta konponbidea adostu dute jabeek eta Udalak. Lanak aprobetxatuko dira Aita Mari kaleko errepidean aldaketak egiteko.Alde batetik, errepide erdian dauden irlak kendu egingo dira. Espazio hori irabaz...

Lur azpiko zenbait garajetan hezetasun arazoak daude eta konponbidea adostu dute jabeek eta Udalak. Lanak aprobetxatuko dira Aita Mari kaleko errepidean aldaketak egiteko.Alde batetik, errepide erdian dauden irlak kendu egingo dira. Espazio hori irabazita, bidegorria jarriko da, Aita Mariko etxeen aldetik, justu oinezkoentzat markatuta dagoen bidearen ondoan. Erdian dauden parolak kendu eta Basadi aldeko espaloira eramango dira. Kontsumo gutxiko argi berriak jarriko dira, Aldundiaren diru-laguntza baliatuta. Basadi aldeko espaloia zabaldu egingo da. Aita Mari kalearen hasieran, Basadiko aldean, dauden garajeek hezetasun arazoak dauzkate eta konpondu egingo dira obrarekin. Udalak eta bizilagunek hitzarmena adostu dute: Udalak goiko urbazinazio guztia ordainduko du eta jabeek sare asfaltikoaren azpitik egin beharreko lanen kargu egingo dira. Lanak finantzatzeko kreditu aldaketa Aurrekontuan esleituta dauden diru kopuruak atal batetik bestera mugitu ahal izateko kreditu aldaketa egin behar izaten du Udalak, Udalbatzaren oniritziarekin. Azken plenoan 2014ko bosgarren kreditu aldaketa egin da. Mojaxarren komentuko plangintza orokorretik 13.500 euro kendu dira, 50.000 euro frontoiaren urbaniazio planaren lehen fasetik, eta beste 11.000 aurrekontu parte-hartzaileetatik. Diru hori erabiliko da Aita Mari kalean obrak egiteko (25.000 euro; guztira 200.000 eurotik gora), Erkibe etxea desjabetzeko epaiketan (25.000 euro) eta ZIIZen panelak egiteko (10.000 euro). Bildu eta Aralarrek alde bozkatu zuten; EAJk kontra eta PSEk [...]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide