Traineru denboraldirako atariko proba ona izaten da Mutrikuko estropada. Zumaia bigarren izan zen bere txandan eta seigarren sailkapenean. Bestalde, jubenilak bosgarren izan dira Espainiako Txapelketan. Mutrikuko Traineru estropadan, larunbatean, Zumaia (KAE 1) seigarren. Bere txandan bigarren, Isuntzaren atzetik eta Zierbenaren aurretik. Sailkapena hauxe: 1. Orio. 2. Hondarribia. 3. Getaria. 4. Isuntza. 5. Portugalete. 6. Zumaia. 7. Ondarroa (…) Bosgarren izan dira Zumaiako jubenil gizonezkoak Espainiako Trainerilla Txapelketan. Mecos txapeldun, Cabo bigarren, Zarautz hirugarren, Ondarroa laugarren, Zumaia bosgarren. Moañan (Galizia) jokatuko da estropada asteburuan, Meirak antolatuta. Azkenik, Gipuzkoako Udaberriko batel Ligan, Getarian, larunbat goizean, infantil neskak bigarren; kadete neskak laugarren; eta infantil mutilak zazpigarren.