Luis Alcala: “Biktimak Teruelen daude; Zumaian hiltzaileak utzitako arrastoa daukazue”

Baleike 2014ko ekainaren 2a

Luis Alcala paleontologoak 30 urte daramatza dinosauroak ikertzen eta gaur egun Teruelgo (Espainia) Dinopolis Fundazioko zuzendaria da. Bitxikeriaz jositako hitzaldia eskaini du Zumaian, Geoparkearen Astearen barruan. Elkarrizketatzeko aukera izan genuen. Irakasle dohaiak ditu Luis Alcalak. Sona handia lortu du zientzia munduan dinosauroen inguruan egin dituen ikerketa eta aurkikuntzengatik; eta, aldi berean, dakien hori guztia modu ulerterrazean eta erakargarrian esplikatzeko gaitasuna du. Zumaiako hitzaldian liluratuta utzi zuen haurrez eta helduz osatutako publikoa. Oraindik ere Zumaiara etortzen da bisitari despistaturen bat dinosauro bila… Bai, zerbait entzun edo irakurriko zuen… Zumaian ez dago dinosauroen arrastorik, ezinezkoa da, garai hartan itsasoaren azpian zegoelako inguru hau guztia. Eta dinosauroak ez ziren itsasoan bizi. Narrasti handiak bai, baina dinosaurorik ez. Hala ere, ez ziren hemendik hain urruti bizi. Esate baterako, Huescako Pirinioetan, Sorian, Errioxan edo Teruelen. Dinosauroak akabatu zituen meteoritoak eragindako iridio geruza daukazue Zumaian. Biktimak Teruelen daude; zuek hiltzaileak utzitako arrastoa daukazue. Iberiar Penintsula oso leku garrantzitsua omen zen dinosauroen garaian. Zergatik? Pentsatu behar da orduan kontinenteak bat eginda zeudela eta Iberiar Penintsula erdi-erdian zegoela. Alde batetik bestera igarotzeko pasabide nagusia zen. Horregatik da oso garrantzitsua. Ez diogu guk bakarrik, ikerlari estatubatuarrek ere aitortzen dute. Penintsulan, dinosauroen aztarna eta hezurdura asko aurkitu ditugu, mota askotarikoak. [...]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide