Foghorn Stringband taldeak kontzertua emango du ostegunean, Zarauzko Euskalduna tabernan

Urola Kostako Hitza 2014ko ekainaren 2a

Europan barrena egiten ari diren bira aprobetxatuz, Foghorn Stringband talde estatubatuarra Zarautzen izango da ostegunean. Kafe Torero egitasmoaren barruan eskainiko dute kontzertu berezia. Ez dira bakarrik izango oholtzan;  Tapiak eta Leturiak ere joko dute haiekin. 21:30ean hasiko dute emanaldia, eta sarrera, ohi bezala, doan izango da. Informazio gehiago eskuratu nahi dutenek Kafe Toreroren webgunea bisita dezakete.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide