Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hilaren 25ean, San Pelaio bezperan egin ohi da urtero Haurren Danborrada. Bertan Lehen Hezkuntzako hirugarren, laugarren, bosgarren eta seigarren mailetako ikasleei hartzen dute danborrada horretan parte; LHko bigarren mailakoek desfilatu egiten dute, soilik. Ekintza horren helburua haurrak festaren parte izatea da eta herritar sentiaraztea. Hori dela eta, danborradan parte hartzera gonbidatu ditu Zarauzko Haur Kultur Taldeak.
Zuzendari izan nahi dutenek—LH 5. eta 6. mailakoak— ekainaren 4ean eta 5ean elkartuko dira entsegatzeko, Gaztelekuan 17:45-18:30 bitartean. Danbor-joleak eta zuzendariak elkarrekin entsegatuko dute hilaren 9, 10, 11, 16, 16, 17, 18 eta 19an, ordu eta leku berean. Desfilean parte hartuko duten haurrek ez dute entseguetara joan beharko.
Haurrek eskolaz kanpoko ekintzaren bat izanez gero eta ondorioz entsegu guztiera joaterik ezin badute ere, parte hartu ahalko dute danborradan. Hala ere, ahal izanez gero bertaratzeko eskatu dute.