Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Txori Txiki Musika Eskolak zenbait ekintza ireki antolatu ditu aste honetarako:Ekainaren 4an, asteazkenean, dantzako ikasleek Kukai dantza konpainiak eskeinitako klase irekia izango dute 18:15ean Torreberrin. Bisita honetan beraien jarduna azaldu eta s...
Txori Txiki Musika Eskolak zenbait ekintza ireki antolatu ditu aste honetarako:Ekainaren 4an, asteazkenean, dantzako ikasleek Kukai dantza konpainiak eskeinitako klase irekia izango dute 18:15ean Torreberrin. Bisita honetan beraien jarduna azaldu eta saio txiki batez gozatzeko aukera izango da. 20:15ean helduei zuzendutako beste saio bat izango da. Ekainaren 5ean, ostegunean, 18:30ean, musika tailerreko entzunaldia egingo da Aita Marin. Lautik zazpi urte arteko umeek eskeiniko dute. Strauss, Offenbach, Fats Domino eta beste zenbait sortzaileren abestiekin sortutako erritmo eta dantzez gozatzeko aukera izango da. Ekainaren 6an, ostiralean, kontzertu lirikoa musika eskolako ikasleek eskeinia, komentuan, 19.00etan.