Alaitz Urdalletak eta Alaia Etxabek irabazi dute Sanjuandegiko II. Trikiti Txapelketa

Ane Olaizola 2014ko maiatzaren 31

Urdalleta eta Etxabe, txapela jantzita, azken pieza eskaintzen
(Ane Olaizola) Aurrera doaz Azpeitiko Sanjuandegiko festak, eta bihar artean hamaika ekitaldi izango dituzte auzotarrek. Gaur ere egitarau oparoa izan dute, eta horien artean Sanjuandegiko II. Trikiti Txapelketa egin dute. Bost bikotek hartu dute parte, eta Alaitz Urdalleta errezildarrak eta Alaia Etxabe zestoarrak osatutako bikoteek eraman dute txapela. Iñigo Dominguez azpeitiarra eta Itxaso Gurrutxaga elosuarra, berriz, bigarren postuan geratu dira. Jende ugari elkartu da karpan, eta giro onean igaro dute saioa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide