Zestoako Aizarna auzoan
Pazko Jaiak ari dira ospatzen. Eguraldi txarraren ondorioz ekitaldiak frontoian egin behar izan dituzte, baina euriak ez du zapuztu festa, eta giro ona nagusitu da goizetik. Herriko eta inguruko artisauen azoka egin dute goizean, eta elikagaiak, bitxiak, landutako egurra, ukenduak eta sendabelarrak, pastelak, apaingarriak eta jostailuak jarri dituzte salgai eta ikusgai. Horrez gain, taloak, txahal pintxoak eta sagardoa dastatzeko aukera izan dute auzotarrek. Hemen argazkiak: