Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
http://youtu.be/-RZR1fyKwQ8
Larrabetzun bost urtez egin ondoren, aurten Literaturia Zarautzen egiten ari dira. Zarautzek literaturarekin eta euskal literaturarekin tradizioz lotura izan du eta herriak euskarazko literaturaren plaza izateko egokia dela frogatu du. Gaur goizez eta arratsaldez liburu azoka bat egingo dute. Bertan hamabi argitaletxe inguruk hartu dute parte. Gainera, asteburuan zehar euskaraz argitaratutako edo euskarara itzulitako hogei liburu inguru aurkeztuko dituzte kalean nahiz Garoa liburu dendan. Gaur eguerdi partean esaterako 4 liburu, 4 idazle, 11 irakurle ekimenaren barruan Ander Lipusen Antzerkigintza liburua aurkeztu du Jaime Valverdek Modelo Zinemaren aurrean.