Ekin! 2014 Enpresa Ideien VII. Lehiaketako sariak banatu dituzte

Urola Kostako Hitza 2014ko maiatzaren 30a

2014ko Ekin Enpresa Ideien Lehiaketako sarituak.(Egilea: Urola Kostako Udal Elkartea) Urola Kostako Udal Elkarteak Urola Kostan Ekin! 2014 Enpresa Ideien VII. Lehiaketako sariak banatu ditu gaur eguerdian. Modu horretan ekintzailetasuna eta autoenplegua bultzatu nahi du erakundeak eskualdean. "Ekintzailetasuna bizitzarekiko jarrera baikorra den heinean, garrantzitsua da gure eskualdean jarrera ekintzaile eta dinamikoa faktore kulturak gisa barneratzea" azaldu dute. Horretarako, gaztetatik bultzatu nahi dute ekintzailetasuna eta enpresa ideien lehiaketaren baitan ikasleei zuzendutako saila ere badago. Ekin! 2014 Enpresa Ideien VII. Lehiaketako A atalean eskualdeko ikastetxeetako ikasleek egindako enpresa ideiak saritu dituzte. Denera 19 enpresa-ideia aurkeztuko dituzte eta Oteiza Lizeo Politeknikoko Igor Zulaika, Alex Ruiz eta Ander Eizagirrek Bicisikasi bizikletan ibiltzen erakuskeko zerbitzuaren proiektuarekin irabazi dute lehen saria. Bigarren postua, berriz, Zumaiako Institutuko Leire Antia et Libe Azpeitiarentzat izan da Bla, bla, bla Hizkuntza Akademiarekin. B atalean, 2013ko urtarrilaren 1a geroztik eratuta dauden edo eratzear dauden enpresa egitasmoak saritu dituzte. Denera 9 proiektu aurkeztu dira eta horien artean Iker Itxaso Eizmendirentzat izan da lehen saria Biratu enpresarekin. Bioeraikuntza Aholkularitza enpresarekin Inhar Agirrezabalen eskuratu du bigarren saria eta hirugarrena Jesus Ignacio Zubimendiren Izarraitz Gestion Informatika-rentzat izan da. Azkenik, C atalean eskualdeko enpresetan abiatu dituzten enpresa egitasmo berriak aztertu dituzte. Lehen saria Ana Lopez Garciak irabazi du Tipp Topp Aleman Akademiarekin eta bigarren saria Marco Villenek eta Mikel Escuderrek irabazi dute urrezko inplanteen zerbitzuarekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide