Gaur ‘Potologuak’ umorezko bakarrizketa ikuskizuna aurkeztuko dute Aita Mari aretoan, bi saiotan, 20:00etan eta 22:00etan. Lehen saiorako hiru lagunentzako bina sarrera zozkatu ditugu gure bazkideen artean. Hemen saridunak: Marije Aizpurua, Libe Senosiain eta Arantza Ostolaza. Sarrerak Aita Marin bertan izango dituzue, zuen izenean.