Hondar berria "modu naturalean" nahastuko da zaharrarekin

Urola Kostako Hitza 2014ko maiatzaren 30a

103.811 metro kubiko hondar isuri dute Zarauzko hondartzan. Lorentxo Portularrume Jaizkibelgo hondarra ekarri dute pasa den egunetan Zarauzko hondartzara. Neguko denboraleek hondar asko eraman du, eta ondorioz hondar maila jaitsi egin da hondartzan eta bereziki dunaren gunean. Zarauzko Udalak "oso garrantzitsutzat" jo du hondartza egoera onean uztea udari begira, horrek turismoan izan dezakeen eraginagatik. 20 bidaia egin ditu itsasontzi batek Jaizkibeldik harea ekartzeko, eta hondarra 700 metroko hodi baten bidez garraiatu dute hori hondartzara, urarekin nahastuta.  Guztira, 103.811 metro kubiko Jakinarazi dutenez, teknika hori ez da berria. Leku beretik eta modu berean hartutako harea erabili da Hondarribiko hondartzan, Donostiako Zurriolan, Getarian eta Deban. Hondar horrek beharrezko azterketak pasatu dituela nabarmendu dute. Lehen egunetan hondar berriaren eta zaharraren kolore ezberdintasuna "nabarmena" izan daitekeela ohartarazi dute. "Harea berri itsas hondotik hartutakoa denez kolore argiagoa izaten du, baina behin kanpoan berehala hartze du inguruko hondarraren kolorea". Mareen mugimenduak "modu naturalean" banatuko du hondar berria hondartza osoan, harea berria eta zaharra nahastuz.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide