Murkil txartela erabiltzen dutenen 500 euroko bi txartel zozkatuko dituzte ekainean

Urola Kostako Hitza 2014ko maiatzaren 30a

Murkil Zarauzko dendarien elkarteak kanpaina berria abiatuko du ekainean. Hilabete horretan zehar Murkil txartelarekin egindako erosketa guztien artean 500 euroko bi txartel zozkatuko dituzte. Lehenbiziko txartela ekainaren 1etik 15ra egindako erosketen artean zozkatuko dute, eta bigarrengoa ekainaren 16tik 30era egindakoen artean. Irabazleek gutxienez elkarteko hiru dendetan erabili ahalko dituzte txartela. Zozketaren oinarriak ezagutu nahi dituztenek Murkilen webgunea bisita dezakete. Halaber, gogoratu dute hilero fidelizazio txartela erabiliz erosketak egin dituztenen artean bi lagunentzatko afariak zozkatzen dituztela. Txartel hori doan lor daiteke, hiru hilabetera interesik gabeko ordainketak egitea ahalbidetzen du, mundu guztian zehar erabil daiteke eta puntuak pilatzen ditu. Horrez gain, txartel hori dutenentzat kanpainak ere antolatzen dituzte. Txartel Rural Kutxan edota Murkilen webgunean eska daiteke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide