Zarauzko Gazteria sailak hainbat diru laguntza emango ditu

Urola Kostako Hitza 2014ko maiatzaren 30a

Pasa den maiatzaren 9an argitaratu zuen Zarauzko Udaleko Gazteria sailak gazte eta gizarte elkarteek diru laguntzak eskatzeko deialdia. Hain zuzen, elkarteen sustapenera, begiraleen prestakuntzara, materialera eta ekimen jakinetara bideratuko dute diru partida hori. Interesa dutenek ekainaren 9ra bitartean eska dezakete. Halaber, gazteen sormena lantzeko eta kultur hedapenerako bekak eskatzeko epea ere zabaldu dute. Diskoak, maketak, antzezlanak, bideo proiektuak edota bestelako sormen lanak lagunduko dute. Ekainaren 30ean amaituko da beka horiek eskatzeko epea. Informazio zabalagoa eskuratu nahi dutenek Gazteria sailera (Gaztelekua, Zigordia kalea, 34) jo beharko dute, 943-005122 telefonora deitu edota gazteri@zarautz.org helbidera idatzi.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide