sasoian.info
Pagoeta Mendizale Elkarteak asteburu pasa antolatu du Redeseko parke naturalera (Asturias, Espainia), ekainaren 14-15erako. Bezperan abiatuko dira Zarauztik, ekainaren 13ko gauerdian, autobus-literan, eta ekainaren 14an Caleo, Desfiladero de los Arrudos, Lago Ubales eta Infiesta aldetik irteera egingo dute. 23 kilometroko ibilbide luzea izango da, baina zailtasunik gabekoa. Gaua Soto de Agüesei Cantu del Osu aterpetxean pasa ondoren, ekainaren 15ean Pendones-Tiatordos (1.951 metro) eta taranes ibilbidea egingo dute.
Asteburuko irteera honetan parte hartu nahi dutenek Pagoeta Mendizale Elkartearen egoitzan eman beharko du izena, ekainaren 2tik 5a bitartean, 20:00etatik 21:00etara. Egitasmoan parte hartzeko derrigorrezkoa izango da mendian federatua egotea.