Oraindik zabalik dago izena emateko epea –Lubaki kiroldegian–. Lasterketa mendiko bizikletarekin egingo da. Probaren araudian aurkituko dituzue xehetasunak: ARAUDIA • Zumaiako Kirol Patronatuak, Zumaiako Txirrindulari Elkartea eta Sastrakarekin batera antolatzen dute “Arritokietara igoera mendi bizikletaz” proba. • Arritokietara igoera mendi bizikletaz, maiatzaren 31n, 09:30ean izango da. • Izen-ematea. epea: maiatzak 31, larunbata. Lubaki Kiroldegian:Tel. 943862021. Faxa: 943862019. kirolak@lubaki.eu • Proba egunean, goizeko 10:00etan, zenbakiak irteeran banatuko dira. • Antolakuntzak Ardura Zibileko asegurua izango du. • DYAren laguntza izango dugu. • Mailak: -Benjaminak (04-05) urtean jaiotakoak. 09:30ean -Alebinak ( 02-03) urtean jaiotakoak. 10:15ean. -Infantilak (00-01) urtean jaiotakoak.10:30ean. -Kadeteak (98-99) urtean jaiotakoak. 10:35ean. -Nagusiak (75-97) urtean jaiotakoak. 10:40ean. -Beteranoak (+40 urte). 10:40ean. • Ibilbideak: -Benjaminak: 09:30etan, gimkana modalaitean parte hartuko dute. 10:15ean, Sastrakas Mendiko bizikleta elkarteak antolatuta, Algorrira irteera gidatua izango dute. -Alebinak: 10:15ean. Beheko plazatik Arritokietara: 1 km. 11:00etan, alebin mailetik aurrera: Sastrakas mendiko bizikleta elkarteak antolatuta, Elorrixara irteera gidatua izango da. -Infantilak: Beheko plazatik Arritokietara: 1 km. -Kadeteak: Beheko plazatik Andika baserriraino 2 km. -Nagusiak: Beheko plazatik Andika baserriraino 2 km. -Beteranoak: Beheko plazatik Andika baserriraino 2 km. • Derrigorrezkoa da kaskoa erabiltzea. • Partaide guztiek oroigarri bat izango dute eta lehenengoek garaikurrak izango dituzte. Sari banaketa: Lasterketa amaitu ondoren. [...]