Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia munduko onenen artean

Olatz Prat 2014ko maiatzaren 30a

Azkoitia-Azpeitia 2014 All Athletics erakundeak urtero egiten duen rutako lasterketen zerrenda eguneratu berri du, eta Azkoitia-Azpeiti maratoi erdia munduko lasterketa onenen artean kokatu du, hamaikagarren postuan zehazki. 5824 puntu lortu ditu probak, New Yorkeko maratoi erdiak baino 15 puntu gutxiago eta Prahako maratoi erdia baino 7 puntu gehiago. Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiko zuzendari den Agustin Jimenezek "lorpen historikotzat" jo du sailkapen hori, "Azkoitiak, Azpeitiak, Gipuzkoak eta EAE osoak beste behin frogatu du, "lanak ondo eginda emaitzak etortzen direla". Hala, eskerrak eman dizkio lasterketa honen jaiotzan lagundu zuen lantaldeari, eta hogeita bat urteko ibilbidean "proba hau hain handi egiten lagundu duten erakunde eta taldeei".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide