Presoen eskubideen aldeko elkarretaratzeak egingo dituzte gaur

Urola Kostako Hitza 2014ko maiatzaren 30a

Hileko azken ostirala izanik, Tantaz tanta mugimenduak elkarretaratzeak deitu ditu gaurko, preso eta iheslarien eskubideen alde. Ohi bezala, eskualdeko herri askotan egingo dituzte mobilizazioak; Azkoitian eta Zestoan 20:00etan elkartuko dira, lehenengoan eliza atarian eta bestean plazan; Azpeitian, 18:30ean da Sanjuandegin, eta Aizarnazabalen 19:00etan, plazan. Errezilen, berriz, 21:30ean bilduko dira, Goiko Plazan. Kostari dagokionez, Zumaian, Getarian eta Zarautzen 19:30ean egingo dituzte elkarretaratzeak, Erribera kalean, udaletxe aurrean eta Gurmendi plazan, hurrenez hurren. Orion, azkenik, 20:00etan elkartuko dira, herriko plazan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide