Azpeitia-Azkoitia Iraurgi SB kirol elkarteak Azkoitiko 3x3 saskibaloi txapelketa antolatu du beste urte batez, Azkoitiko Udalaren laguntzarekin. Beste behin, gaztetxoek hartuko dute plaza, eta goizetik eguerdira bitartean partida ugari ikusteko aukera izango da. Aurten, benjamin eta kimu neska-mutilek hartuko dute parte txapelketan. Hamabost minutuko partidak jokatuko ditu talde bakoitzak. Ohi bezala, gazteek eguerdi aldean finalak jokatuko dituzte.
Informazio gehiago lortu daiteke
www.iraurgisb.com webgunean.