Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gure Esku Dago egitasmoko Orioko taldea aurkeztuko dute gaur Kultur Etxean, 19:30ean hasita. Ekitaldia bideo emanaldi batekin hasiko dute, eta ondoren berriketaldia egingo dute. Gai nagusia ekainaren 8an egingo duten giza katearen antolaketa izango da. Dagoeneko ehundik gora oriotarrek izena eman du, eta gaurko ekitaldian ere horretarako aukera egongo da.