Orioko Arraun Elkarteko Jon Carazok Europako Txapelketa jokatuko du

Urola Kostako Hitza 2014ko maiatzaren 30a

Jon Carazo. Orioko Arraun Elkarteko arraunlari Jon Carazok aulki mugikorreko Europako Txapelketa jokatuko du, ostiraletik igandea bitartean, Serbiako Belgrado hirian. Espainiako Selekzioaren zortziko ontziarekin lehiatuko du arraunlari oriotarrak. Aurten, Europako Aulki Mugikorreko Txapelketan 36 herrialdetako 659 kirolarik hartuko dute parte, 17 modalitatetan banatuta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide