Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Amaren Alabak taldeak kantaldia eskainiko du gaur, ostirala, kultur etxean 22:30ean, Euskaraz bizi-bizi egitasmoaren barruan. Taldea sei neska gazte zuberotarrek osatzen dute, eta a capella abeste dute, musika tresnen laguntzarik gabe. Kantaldirako sarrerak doan banatuko dituzte baina, kultur etxean toki mugatua dagoenez, interesatuek aldez aurretik hartu beharko dituzte gonbitak.