Euskal Jai Eguna dute bihar Getarian

Aiora Larrañaga Solabarrieta 2014ko maiatzaren 30a

Euskal Astean murgildu zen Getaria asteazkenean. Atondu hitzaldi-tailerrak eta euskarazko film laburren emanaldiek euskal kulturan murgildu zituen herritarrak, eta astebururako antolatu dute jai handia. Asteburua ondo hasteko, gaur arratsalde-iluntze partean Gure Txeruko dantza taldeak emanaldi bat eskainiko du. 19:00etan haurrak igoko dira oholtza gainera, eta 20:00etatik aurrera gazteen eta helduen emanaldia eskainiko dute. Euskal Jai Eguneko egitaraua Maiatzak 31, larunbata - 09:00. Getariako txistulariek diana joko dute. - 10:30- 14:00. Euskal produktuen azoka frontoian. - 11:00. Musika Eskolako trikitilariak kalez kale ibiliko dira. - 11:30. Harritarten abere bitxien erakusketa egingo dute. - 12:00. Artzapetxotx! antolatu dute. - Ondoren, fandango eta arin-arina, banakoa eta beste hainbat dantza. - 13:30. Irrintzi Lehiaketa plazan. - 17:00.Trikitilari Gazteen Getariako XV. Txapelketa. - 19:30. Bentazaharreko Mutiko Alaiak kantujiran. - 23:00. Alaken taldeaekin erromeria herriko plazan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide