Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Mus txapelketa egingo dute Urdanetan auzoan, ostiralean. Indamendi elkartean egingo dute, 22:15etik aurrera. 30 euro ordaindu beharko dira parte hartu ahal izateko. Askotariko sariak banatuko dituzte: lehen postuan sailkatzen den bikoteak 1. 200 euro eskuratuko ditu, txapelaz eta garaikurraz gain; bigarrengoek 125 euro eta garaikurra; hirugarrengoak 75 euro eta laugarrengoak 50 euro.