Bihar, ostirala, arratsaldeko 20:00etan, kontzertua eskainiko du Bilboko Udal Txistulari Bandak Zestoako Euskal Herria plazan. Garikoitz Mendizabal zestoarra da txistulari bandaren zuzendaria eta hauek dira gainerako partaideak: Garikoitz Mendizabal (zuzendaria), Idoia Kareaga, Gorka Zabaleta, Sabin Bikandi eta Asier García.
Bilboko Udal Txistulari Bandako kideak. Argazkia: Bilboko Udal Txistulari Banda.
Hainbat disko kaleratu eta estatuan zein atzerrian eskaini dituzte kontzertuak. Aurten, bandaren 10. urteurrena ospatzeko bi lan aurkeztuko dituzte. Alde batetik,
Plazan izenburua duen banda tradizionaleko erromeria musika eta bestetik, ekainaren 28an Bilboko Euskalduna Jauregian eskainiko duten kontzertuaren CD-DVDa:
Hamar urte, hamaika lagun. Ekaineko kontzertuan parte hartuko dutenen artean, Andoni Egaña, Gorka Sarriegi, Gozategi Taldea edo Kepa Junkera daude.