Azpeitiko Ilunpe Pilota Elkarteko zozketaren zenbaki sariduna 1243a da

Urola Kostako Hitza 2014ko maiatzaren 29a

Ilunpe Pilota Elkarteko errifaren zenbaki sariduna 1243 izan da, maiatzaren 26an itsuen zozketan atera zen zenbakia. Errifaren irabazlea elkartearekin jarri beharko da harremanetan 683-632416 telefono zenbakiaren bitartez. Irabazleak hamar eguneko epea izango du sariaren bila joateko eta inor azaldu ezean, ordezko zenbakia ekainak 6ko itsuen zozketan aterako den zenbakia izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide