San Pelaiotako II. Bikote Mistoen Pala Txapelketan izena eman daiteke igandea bitartean

Zarauzko Hitza 2014ko maiatzaren 29a

sasoian.info

Izen ematea gehienezko bikote kopurua osatzean itxiko da, eta horretarako azken eguna datorren igandea izango da. Horretarako zke-cdz@zarautz.com posta-elektronikora idatzi beharko da, bikotearen izen -abizenak, bikotearen posta elektronikoa, eta telefono zenbakia adieraziz. Horrekin batera, bikote bakoitzak 10 euro ordaindu beharko du txapelketako lehen partidaren hasieran.

Partiduen egutegi eta emaitzak zarautzpalamixto.wordpress.com webgunean jakinarazi eta eguneratuko dituzte, txapelketa jokatzen joan ahala.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide