Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
TAO sisteman aldaketak eginda, Zarauzko Udala dagoeneko hasi da txartelak bidaltzen etxeetara. Jakinarazi dute herritarrek txartela bera eta dokumentu bat jasoko dutela gutunazalaren barruan. Lehenbizi datuak zuzenak diren ala ez egiaztatzeko gomendatu diete; izan ere, aurreko urtetik daturen bat aldatu bada—autoz edota etxez, esaterako—txartela bera ere aldatu beharko da. Kasu horretan, gutunazalean jasotako txartela eta agiria hartu eta TAOko bulegora jo beharko dute herritarrek datuak zuzendu eta txartel berria jasotzera.
Datuak zuzenak diren kasuan, herrritarrak posta bidez jasotako txartela autoan itsatsi besterik ez du egin beharko.
Jarduera ekonomikoari dagokion txartelaren kasuan, iaz txartel mota hori erabili zutenei zuzenean bidaliko zaie aurtengoa etxera. Lehen aldiz eskatzen dutenek, ordea, TAOko bulegora jo beharko dute hori eskuratzeko. Horri esker, erabiltzaileek herri osoan—errotazio altuko guneetan eta 19:00etatik aurrera egoiliarren eremuetan izan ezik— aparkatu ahalko dute aparkaleku arautuen sistemak irauten duen bitartean. Ekainaren 15etik aurrera izango da martxan, irailaren 15era arte.
Halaber, txartel mota hori jaso ahal izateko ibilgailua lanerako beharrezkoa dutela egiaztatu beharko dute eskatzaileek.