sasoian.info
Realeko futbol jokalari Dani Estradak urtebetez luzatu du kontratua. Datorren ekainaren 30an bukatzen zitzaion talde txuri-urdinarekin zuen akordioa, baina bi aldeak ados jarri dira eta ondorioz zarauztarrak 2015era arte jarraituko du klubean. Orain, kontratuaren sinaketa eta berrikuntzaren aurkezpen ofiziala falta da. Estradak 2007an egin zuen debuta lehen taldearekin eta harrezkero zortzi denboraldi jokatu ditu.